AC CUP-eko TALDE FASEKO SARRERA SAN MAMESEN
AC CUP 2025 gero eta gertuago dago, eta San Mamesen jokatuko den ligaxka-faserako sarrera antolatzeko honako informazioa helarazten dizuegu:
San Mameseko partiduetako sarrera, ekainaren 3an (asteartea), 4an (asteazkena), 5ean (osteguna) eta 7an (larunbata), 2. atearen bidez bakarrik egingo da: 17:00etatik aurrera aste barruan, 8:15etatik aurrera larunbatean eta 9:15etik aurrera igandeko final-fasean.
Jokalariak eta staff teknikoa AC CUPeko langileek hartuko dituzte. Gainerako ikusleak sarrera edo identifikazio-pultsera aurkeztu beharko dute sarreran. 16 urtetik beherakoek sarrera librea izango dute, eta ez dute akreditaziorik beharko.

Laster arte!