AC CUP 2025REN INAUGURAZIO-EKITALDIARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA
AC CUP 2025 gero eta hurbilago dago eta txapelketaren eta inaugurazio-ekitaldiaren sarrerei buruzko ondorengo informazioa eskaintzen dizuegu:
Ekitaldia ekainaren 6an, ostirala, izango da San Mamesen, eta 20:00etan hasiko da (ateak 19:00etan irekiko dira). Publiko orokorrarentzako sarrera klub bakoitzari esleitutako ateen bidez egingo da, dagokion eskumuturrekoarekin edo sarrerarekin. Kontsultatu zuen klubarekin zein ate egokitu zaizuen.
6 urtetik beherakoek doako sarrera jaso beharko dute San Mameseko 6. atarian, 17:30etik aurrera. 14 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute derrigorrez. Sarrera jaso ondoren, klub bakoitzari esleitutako sarbide-atarietara joan beharko dute. Beste egoitzetan, zuzenean sar daitezke.
Ez da txarteldegirik egongo San Mamesen, ezta egoitza guztietan ere. Inaugurazio-ekitaldirako eta txapelketarako sarrerak online eros daitezke eta txapelketa osoan zehar eskuragarri egongo da. Egoitza guztietan QR kodea baliozkotu ahal izango da (inprimatuta edo gailu mugikor bidez), sarrera/eskumuturrekoaren truke.
Laster ikusiko dugu elkar AC CUP 2025an!